Bukatuta
Hik ere zapatilla parea nahi? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/hik-ere-zapatilla-parea-nahi/@@download/image/201010148599lehiaketa.jpg

Hik ere zapatilla parea nahi?

Hik ere zapatilla parea nahi?
Aspaldi berreskuratu gabeko proposamena da oraingo honetan dakarkiguna. Gazteok, batez ere pisukideren batekin edo gurasoekin bizi bagara oraindik, logela dugu etxeko txoko kuttuna, lubakia; kasu askotan hobekien definitzen gaituena: erakutsidazu zure logela eta esango dizut nor zaren. Erakutsiguzu ba! Egin argazkia eta bidali gaztezulo@gaztezulo.com helbidera urriaren 20a baino lehen zure datuekin batera. Logela originalena sarituko dugu Vulcano arropa dendak emandako zapatillekin. Bizkor!

Ainhoa Unanuek irabazi ditu iraileko zapatillak. 29 urteko bermeotarra irakurle fidela dugu, hasiera-hasieratik baita harpideduna. Gure galderari zuzen erantzun dio, 81 milioi gazte langabe daude munduan -izugarria!-, eta beraz, oparia berea da. Zorionak! Eta, batez ere, eskerrik asko denbora honetan guztian gurekin izateagatik. Psikologia ikasita hamar urteren ostean itzuli da Bermeora, euskara erabiltzeko autolaguntza webgune bat diseinatzen ari da eta, hortaz, gurea bezalako euskarazko aldizkariekin duen lotura afiziozkoa eta ofiziozkoa da.