Bukatuta
Hi Exekutibo taldearen bi disko nahi?

Sari bikoitza dugu zuretzat! Hi Exekutibo taldearen 'S.O.S.' eta 'Kondria guztiak' diskoak zureak izan daitezke!
HI EXEKUTIBO: Josu Calvo (gitarra eta ahotsak), Jon Pinillos (baxua) eta Mikel Arriaran (bateria).
Zumarragako Hi Exekutibo-ko kideak ez dira, ez, hasiberriak. Josu Calvo abeslari, gitarrista eta kantuen egileak urteak daramatza konposatzen, eta Zai-rekin jo zuen, besteak beste. Eta Jon Pinillos (baxua) eta Mikel Arriaran-ek (bateria) osatu zuten Klak!son talde sailkaezinaren oinarri erritmikoa denbora luzez. Beraz, talde jaioberriaren doinuek badaukate pisu bat eta zentzu bat. Melodikoak dira gehienak, euskaraz eta ingelesez abestutakoak, baina bai konposizioetan eta baita tarte pisutsuenetan ere nabari da Calvok iturri hardcore eta metalikoetatik edan duela. Horrek ez dio, ordea, begirada lausotzen, eta gai da eremu zabal eta aratzagoetarantz begiratzeko. Beraz, eta kantuak behar bezala, neurrian jota daudela abiapuntutzat hartuta, Hi Exekutibo "Power Trio"-ak proposatzen du ilun-argiak elkar trukatzen diren bidaia erritmiko, serio eta interesgarri bat.
Zeren zain zaude sari bikoitza eskuratzeko?