Bukatuta
Hard Drive Docking Stationa, Elorriora https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/hard-drive-docking-stationa-elorriora/@@download/image/asier_frias_1372854192.jpg

Hard Drive Docking Stationa, Elorriora

Bitcoin-a da Sarean ondasunak eta zerbitzuak elkarbanatzeko moneta digitala, eta beste behin ere, zuetako askok erantzun diozue zuzen gure galderari. Zozketa zakuan, beraz, papertxo ugari pilatu zaizkigu, baina bakar bat atera behar, eta Asier Frias elorriarrari egokitu zaio disko gogorrak ordenagailura konektatzeko gailua. Bejondeizula! Orain sei hilabete inguru egin zion harpidetza neska-lagunak, eta geroztik, elkarrizketa luzeak eta ‘Iruditan’ atala hutsik gabe irakurri eta behatzen ditu. Hemendik aurrera gusturago irakurriko du GAZTEZULO, ziur!