'Gure Zirkua' ikustera gonbidatzen zaitugu!

Gure Zirkua ikuskizun ibiltariaren bigarren denboraldia martxan da, eta lehen geltokia Oiartzun herria dute; maiatzaren 3tik 12ra egongo dira pailazo, trapezista zein malabaristak bertan. Sarrerak agortu diren arren, GAZTEZULOk 2 SARRERA zozkatuko ditu maiatzaren 5eko saiorako, 17:00etan.
Oraindik ikuskizuna ezagutzen ez duzuenontzat, zirku klasiko baten aldagaiak ditu: bikote xelebre batek egiten ditu aurkezle lanak (Poxpolo eta Don Martin) ikusleen algarak eraginez; magoak eta malabaristak izango dira, trapezio eta oihaletatik zintzilikatuta mugimendu ikusgarriak egingo dituztenak eta abar. Hamabi artista guztira. Ordu eta erdiko ikuskizuna da, atsedenik gabekoa. Ilusioa sortzen du, erritmo bizikoa da eta ikusleak ez du tarterik izango aspertzeko. Ez galdu!
EGUNA: 05/05/2019
ORDUA: 17:00
LEKUA: Oiartzun