Bukatuta
Grises taldearen 'Talisman' disko berria eskuratu! Zestoako taldeak lan berria kaleratu du; zuretzat nahi baduzu, parte hartu! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/grises-taldearen-talisman-disko-berria-eskuratu/@@download/image/fotoportada_web.jpg

Grises taldearen 'Talisman' disko berria eskuratu!

Zestoako taldeak lan berria kaleratu du; zuretzat nahi baduzu, parte hartu!
Grises taldearen 'Talisman' disko berria eskuratu!

Gipuzkoako Grises taldea bueltan da. Gaztañaga anai-arrebek, Amancay (ahotsa) eta Eñaut (ahotsa eta gitarra), eta Alejandro Orbegozo (teklatua eta sintetizadoreak), Gartxot Unsain (baxua) eta Gaskon Etxeberriak (bateria) osatutako taldea "Talisman" seigarren diskoa plazaratzeko atarian dago. Abeslari eta bandako produktore den Eñaut Gaztañagak berak Gaztain estudioetan grabatu eta nahastuta, irailaren 18an argitutaratuko da, Víctor Cabezuelo ( Rufus T. Firefly) eta Jurgi Ekizaren ( Willis Drummond, Ekiza, EraBatera...) kolaborazioekin.

Aurtengo udaberrian, mundu mailako pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuten kaleratze eta biraren aurretik, azken lan honetako bi kanta aurreratu zituzten, "Veneno" eta "Amazonia arde", eta orain, inoiz baino indar handiagoz ekin nahi diote garai berri honi.

Diskoa eskuratu nahi baduzu, parte hartu lehiaketan!