Bukatuta
Governors eta Kautaren kontzertuetara joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/governors-eta-kautaren-kontzertuetara-joan-nahi-duzu/@@download/image/governors_1389949275.jpg

Governors eta Kautaren kontzertuetara joan nahi duzu?

Governors eta Kautaren kontzertuetara joan nahi duzu?
Urtarrilaren 24ean, ostirala, Governors eta Kauta taldeek kontzertua eskainiko dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan 20:30etik aurrera, eta GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu beheko koadroa betetzen duzuenon artean. Ez aukera galdu!


Neguan Gasteizen egiten duen hotzetik babesteko plan polita proposatuko dizuegu datorren ostiralerako: Governors eta Kauta taldeen zuzenekoak. Lehenek Morphinapolis lan berria aurkeztu zuten iragan azaroan, eta lau urteko geldialdiaren ondotik, Kautako lagunek Agerre lana kaleratu berri dute.

Honenbestez, doinu berriez gozatu eta lagun, bikote, senide edo dena delakoari sorpresa bat eman nahi badiozu, hauxe duzu aukera. Eman izena eta zorte on!