Bukatuta
Gatibu zuzenean entzun nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/gatibu-zuzenean-entzun-nahi-duzu-2/@@download/image/201212127750gatibu_kontzertu_kartela.jpg

Gatibu zuzenean entzun nahi duzu?

Gatibu zuzenean entzun nahi duzu?
Laukote bizkaitarrak 'Zazpi kantoietan' diskoa plazaratu zuen hilabete hasieran, eta berau aurkezteko kontzertua emango dute abenduaren 29an Bilboko Santana 27 aretoan, 22:00etatik aurrera. GAZTEZULOn bost sarrera bikoitz zozkatuko ditugu izena ematen duzuenon artean. Ibili bizkor, gazte!


Taldearen bosgarren lana eskuragai duzue dagoeneko saltokietan, eta GAZTEZULOn ere, abendua amaitu baino lehen harpidetza eginez gero diskoa jasoko duzu opari. Gainera, abenduko alean haiei egindako elkarrizketa argitaratu dugu. Irakurri hemen!
Baina disko berriko zazpi kantak zuzenean nola entzuten diren konprobatu nahi baduzu, aukera paregabea duzu honakoa: bete alboko koadroa eta zure datuak zozketa zakuan sartuko ditugu. Zorte pixka batekin, lagun batekin batera Bilbon ikusi ahal izango dituzu urtea amaitu baino lehen. Aminatu!