Bukatuta
Gatibu, Esne Beltza, Berri Txarrak, Skasti, Mantisa eta Intro zuzenean eta doan ikusi nahi? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/gatibu-esne-beltza-berri-txarrak-skasti-mantisa-eta-intro-zuzenean-eta-doan-ikusi-nahi/@@download/image/2011534516UdaberriFest2011.jpg

Gatibu, Esne Beltza, Berri Txarrak, Skasti, Mantisa eta Intro zuzenean eta doan ikusi nahi?

Gatibu, Esne Beltza, Berri Txarrak, Skasti, Mantisa eta Intro zuzenean eta doan ikusi nahi?
GAZTEZULOn bost sarrera bikoitz ditugu larunbat honetan –hilak 7– Zarautzen Udaberrifest jaialdiaren baitan taldeok emango duten kontzerturako. Zuk ere joan nahi duzu?

Udaberriarekin jaialdi berria loratu da Zarautzen. Krisiak, tabakoaren legeak eta bestek izan zezaketen eragin ezkorra gainditu nahian herriko parranda giroa berotu nahi du bertako ostalari elkarteak.
Izugarrizko kartelak osatu dituzte ekaina amaierara bitarteko asteburuetarako, eta aurreratzen dizuegu GAZTEZULOn sarrera bikoitz mordoa dugula gure irakurleen artean banatzeko.
Hasteko, zer iruditzen honako proposamena larunbat –maiatzak 7– gauerako? Berri Txarrak + Esne Beltza + Gatibu + Skasti + Mantisa + Intro.
Bost sarrera bikoitz ditugu jabe bila. Zozketan parte hartu nahi baduzu, bidali mezu bat gaztezulo@gaztezulo.com helbidera bertan zure izen-abizenak eta kontakturako telefono zenbaki bat zehaztuta. Bizkor ibili!