Bukatuta
Galtza dotoreak, Xabier Zabalorentzat https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/galtza-dotoreak-xabier-zabalorentzat/@@download/image/2010917813Xabier_Zabalo.jpg

Galtza dotoreak, Xabier Zabalorentzat

Galtza dotoreak, Xabier Zabalorentzat
Bai, horixe. Amerikako Estatu Batuetakoa da munduko azkazalik luzeenak dituen emakumea. 70 zentimetrokoak ditu, alajaina! Horiek azkazal puskak! Aldizkaria goitik behera irakurri eta galdera asmatu duzuenon artean, Xabier Zabaloren alde egin du zoriak oraingo honetan. Puerto de Santamaria espetxean dago Zumarragako gaztea eta hilabetero-hilabetero oso gustura hartzen du GAZTEZULO. Haren lagun eta herrikide  Patxi ageri da Xabierri eramango dizkion galtzekin eskutan. Xabierri oparia jasotzeak ilusioa egingo diola esan digu Patxik. Zorionak eta eutsi goiari!