Bukatuta
Fantasia eta beldurra doan!! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/fantasia-eta-beldurra-doan/@@download/image/20111057806fantasia_eta_beldurrezko_astea.jpg

Fantasia eta beldurra doan!!

Fantasia eta beldurra doan!!
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asterako sarrerak eskuratzeko modua lortu dugu oraingoan. Urriko GAZTEZULOn gai honen inguruan argitaraturiko iragarkiak urriaren 29tik azaroaren 4ra Zinema asteak eskainiko dituen euskarazko emanaldietara sartzeko balio du, beti ere sarrerak aurrez agortu ez badira. Thriller filma da salbuespen bakarra, ezingo baita doan sartu. Gainerako guztiak eskura dauzkazu. Eta filmaz ez ezik goza ezazu Antzoki Zaharra eta bere inguruetan (erakusketak, mozorroak…) sortzen den giro bikainaz!!