Bukatuta
Ez al duzu Ateka Rock jaialdia galdu nahi?

Martxoaren 24an Leitzan egingo den Ateka Rock jaialdirako hiru sarrera bikoitz ditugu GAZTEZULOn jabe bila. Arituko diren zortzi taldeekin gozatzeko aukera galdu nahi ez baduzu, eman izena eta hartu parte gure zozketan, gazte. Lagun bat gonbidatu, eta primerako asteburua pasatuko duzu!
Ezin duzu aukera galdu: iluntzeko 21:00etan hasita, Akatu, Governors, Kaotiko, Ze Esatek!eta Tximeleta izango dira taula gainean, eta Dj Bullek beteko du 00:00ak arteko tartea. Ondoren, 121 Krew, Goienetxe Anaiak eta Raperos de Emausek eskainiko dituzte kontzertuak, gauari amaiera bikaina emateko.
Beraz, zeren zain zaude? Gure irakurleen artean hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu, lagunen bat gonbidatu ahal izan dezazun. Bete alboko koadroa, eta zorte on!

Guda Garaia talde zenaren errautsetatik abiatuta jaio zen Akatu, eta 2004ean kaleratu zuten beren lehen maketa, El Sotano izenekoa. Iruindarrek hiru lan kaleratu dituzte, eta bertako doinuak entzunaraziko dituzte Leitzan.
Myspace

2006an Arrasaten (Gipuzkoa) sortutako rock alternatibo taldea da Governors, eta dagoeneko bi disko ditu kalean. Laukoteak doinu indartsuak igoko ditu eszentokira.
Myspace

Aguraingo taldeak hamabi urte daramatza lanean, Kaos Etilico taldearengandik banandu ostean. Reacciona da Kaotikoren lanik berriena, 2010ean kaleratua, baina sei disko dituzte kalean. Punk-rock boskoteak ez du bere izpiritua inolaz ere galdu, eta horixe erakutsiko du Ateka Rocken.
Myspace

Rock, reggea eta ska talde euskalduna 2009an sortu zuten hainbat taldetatik bildutako hamar musikariek. Hiru urteko epean, baina, bi lan kaleratu dituzte, eta Euskal Herriko txoko guztiak alaitu dituzte. Halaxe arituko da Ze Esatek! Leitzan ere.
Myspace

2000. urtean sortutako plaza taldea da Tximeleta, eta herriz herri, plazaz plaza aritu da hamar urte hauetan. Nagusiki euskal doinuak eskaintzen dituzte, zahar eta gazteei zuzenduak: mejikanak, kalejirak, fandangoak... Erritmo biziak entzungai.

Akatu

Governors

Kaotiko

Ze Esatek!

Rock, reggea eta ska talde euskalduna 2009an sortu zuten hainbat taldetatik bildutako hamar musikariek. Hiru urteko epean, baina, bi lan kaleratu dituzte, eta Euskal Herriko txoko guztiak alaitu dituzte. Halaxe arituko da Ze Esatek! Leitzan ere.
Myspace
Tximeleta