Bukatuta
Eskuratu Olatz Salvadorren "Aho uhal" disko berria! Parte hartu lehiaketan eta etxeratu diskotzar eder hau! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/eskuratu-olatz-salvadorren-aho-uhal-disko-berria/@@download/image/9ca21fa6-97f4-4965-941b-de82340df4ae.jpeg

Eskuratu Olatz Salvadorren "Aho uhal" disko berria!

Parte hartu lehiaketan eta etxeratu diskotzar eder hau!
Eskuratu Olatz Salvadorren "Aho uhal" disko berria!

Duela egun eskas kaleratu du Olatz Salvadorrek "Aho uhal" disko berria; Rozalen, Ivan Ferreiro, Alaia Martin, Ane Labaka, Idoia Asurmendi, La Mare edota Pablo Novoa bezalako izen puskak izan ditu kolaboratzen, eta artista donostiarrak aipatu du disko berri hau sortzeko prozesua luzea izan dela eta luzea dela ere diskoa bera, egungo garaietako joeren aurka. Alta, dio diskoaren barruan abesti bakoitzak zentzun bat daukala: “askotan abesti gehiegi izatean aukeraketa bat egitea izaten da ohikoena, baina kasu honetan bakoitzak bere espazioa betetzen zuela iruditu zait”.

Abesti guztiak Salvadorrek konposatuak izan dira diskoari amaiera ematen diona izan ezik. “Promesas que no valen nada” Ivan Ferreiro-ren abestia da, non donostiarrak nerabezaroan askotan entzuten zuen. Oraingoan Ferreiro berarekin abestia moldatzeko aukera izan du.

Zeren zain zaude lan bikain hau zure etxean lasai disfrutatzeko? Parte hartu GAZTEZULOren lehiaketan! Zorte on!