Bukatuta
Eñaut Elorrietaren kontzertura joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/enaut-elorrietaren-kontzertura-joan-nahi-duzu/@@download/image/enaut_elorrieta_1381750139.jpg

Eñaut Elorrietaren kontzertura joan nahi duzu?

'Deserriko kantak' izeneko lana aurkezten jarraitzen du Eñaut Elorrietak, eta ostiral honetan, urriak 18, Donostian egingo du geraldia, iluntzeko 20:00etan Antzoki Zaharrean. GAZTEZULOn hiru sarrera bikoitz dauzkagu izena ematen duzuenon artean zozkatzeko. Animatu!


Bakarkako ibilbidea abiatu zuenetik, gelditu gabe ibili da Eñaut Elorrieta Euskal Herriko antzokietan zuzenekoak eskaintzen. Ruben Caballero, Igor Telletxea eta Txus Aranburu izan ditu lagun eszenatokian, eta haiekin batera iritsiko da ostiralean Donostiako Alde Zaharrera.

Lagun bat, bikotea, gurasoak... edo nahi duzuna gonbidatu eta elkarrekin kontzertuaz gozatzera joateko aukera emango dizugu. Beraz, badakizu, bete beheko koadroa... eta zorte on!