Bukatuta
Eñaut Elorrieta Hendaian entzun nahi duzu?

Eñaut Elorrietak lehen bakarkako diskoa kaleratuko du maiatzaren 17an, eta hamar kanta berriak nahiz beste hainbat klasiko entzunarazteko asmoz, kontzertua eskainiko du ekainaren 13an, osteguna, Hendaiako Les Varietes zineman. GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz ditugu izena ematen duzuenon artean zozkatzeko. Bizkor ibili!
Berria egunkariak hamar urte beteko ditu datorren ekainean, eta hamarkada bateko ibilbidea ospatzeko, kultura ardatz duen egitarau oparoa prestatu dute. Euskal Herri osoko herri eta hirietan antzerki emanaldiak, kontzertuak eta beste hainbat jarduera eskainiko dituzte maiatza eta ekainean, horietako bat, hain zuzen, Eñaut Elorrietaren kontzertua izango da.
Deserriko kantak du izena hamar abestiz osaturiko diskoak, eta Joseba Sarrionandia, Joan Oliver, Mario Benedetti, Harkaitz Cano, Bernardo Atxaga eta beste hainbat idazteleren laguntzaz osatu ditu berauetako hitzak Elorrietak. Lagun bat kontzertura gonbidatu nahi baduzu, eman izena lehenbailehen eta gure zozketan parte hartuko duzu.