Bukatuta
Eñaut Elorrieta Andoainen entzun nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/enaut-elorrieta-andoainen-entzun-nahi-duzu/@@download/image/eñaut_elorrie_1368191990.jpg

Eñaut Elorrieta Andoainen entzun nahi duzu?

Eñaut Elorrieta Andoainen entzun nahi duzu?
Eñaut Elorrieta musikariak bere bakarkako lehen lana kaleratu du, 'Deserriko kantak', eta berau aurkezteko kontzertua eskainiko du ekainaren 7an Andoaingo Bastero Kulturgunean. Sei sarrera bikoitz zozkatuko ditugu izena ematen duzuenon artean, beraz, ez aukera galdu!

Joseba Sarrionandia, Joan Oliver, Mario Benedetti, Harkaitz Cano, Bernardo Atxaga eta beste hainbat idazteleren laguntzaz osatu ditu hitzak Elorrietak, eta gitarrararen laguntzaz, abesti borobil eta sakonak ondu ditu. Bakarkako lehen bira abian du jada, eta ekainaren 7an Andoainera helduko da.

Norbait gonbidatu eta elkarrekin Elorrieta taulagainean ikustera joan izanez gero, hementxe duzu aukera, lagun: bete beheko koadroa eta zure datuak zozketa zakuan sartuko ditugu. Sei sarrera bikoitz dira, beraz, aukera egon badago! Zorte on!