Bukatuta
EHZ jaialdira joan nahi duzu?

Hemezortzigarren urtez, ekaineko azken asteburuan Euskal Herria Zuzenean jaialdia egingo dute Lekornen, eta lau eszenatokitan banaturik, 60 ikuskizun inguru eskainiko dituzte hiru eguneko tartean, ekainaren 28tik 30era. GAZTEZULOn sei sarrera bikoitz ditugu izena ematen duzuenon artean zozkatzeko, bi egun bakoitzeko!
Musika, dantza, antzerkia, zirkoa... ez da ezertxo ere faltako ekaineko azken asteburuan Lekornen. Motxila 21, Willis Drummond, Jimmy Cliff, Zuloak, Fermin Muguruza, Casey, Belako, Achieve, Iheskide, Capsula, Itziarren Semeak, Black Lips... Taldeen zerrenda amaigabea da!!
Lagun bat gonbidatu eta ikuskizunez gozatzera hurbildu nahi baduzu, hona hemen egin beharrekoa: lehenik, kontsultatu agenda; segidan, erabaki zein egunetan joan nahi duzun; eta azkenik, bete beheko koadroa zure datuekin eta gehitu egunaren zehaztapena.
Hortik aurrera... zorte on gazte!