Bukatuta
EHZ jaialdira gonbidatzen zaitugu! Parte hartu eta eskuratu bonu bikoitz bat! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/ehz-jaialdira-gonbidatzen-zaitugu/@@download/image/72735208-aecb-4ca9-98f6-c182fe263c43.png

EHZ jaialdira gonbidatzen zaitugu!

Parte hartu eta eskuratu bonu bikoitz bat!
EHZ jaialdira gonbidatzen zaitugu!

Dagoeneko itxi dute EHZ Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren egitaraua. Hala, ekainaren 28-30 egun bitartean,Irisarrin (Nafarroa Beherea), honako taldeen zuzenekoaz gozatzeko aukera duzue: aurretik baieztatuak zeuden Iseo & Dodosound, Oihaneko Zuhainetan, Gari & Maldanbera, Broken Brothers Brass Band, Koban eta Mountauk taldeei Niña Coyote eta Chico Tornado, Willis Drummond, Old School Funky Family, Pelax, Rodeo, Alba, Ibil Bedi, Diabolo Kiwi, Anari, Liher, Izaki Gardenak, Nizuri Tazuneri eta Cumbian'bero talde eta bakarlariak gehitu zaizkie.

EHZrako sarrerak 45 euroan egongo dira ekainaren 3ra arte jaialdiaren webgunean. Ekainaren 4tik aurrera 55 eurora igoko da bonuaren prezioa. Eguneko sarrerak ere datorren astelehenean jarriko dira salgai. Baina adi; GAZTEZULOn BONU BIKOITZ bat zozkatuko dugu!

 

Zeren zain zaude? Parte hartu!