Bukatuta
EH Sukarra eta Izaki Gardenak zuzenean entzun nahi dituzu?

Abenduaren 15ean, igandea, EH Sukarra eta Izaki Gardenak taldeak Donostiako Antzoki Zaharrean ariko dira. GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu izena ematen duzuenon artean. Ez aukera galdu!
EH Sukarra taldeak, 20 urteko ibilbidearen ostean, zortzigarren lana kaleratu du aurten, Uhinak izenekoa, eta bertako kantak gogor entzunaraziko ditu Donostian Eibarko taldeak. Jon Basagurenek gidatutako Izaki Gardenak, aldiz, talde gaztea da, baina iaz argitaratutako Itsasargiak lanaren ostean, udazken honetan ikusi du argia bigarren diskoak, Amaieratik hasi.
Bata zein bestea igoko dira abenduaren 15ean Antzoki Zaharreko eszenatokira. Punk-rock melodikoa eta hardcorea batetik, eta pop rock doinuak bestetik entzuteko aukera paregabea izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalera joaten ez zaretenentzat. Lagun bat gonbidatu eta kontzertuaz gozatzera joan nahi izanez gero, bete beheko koadroa gazte!