Bukatuta
EH Sukarra eta Izaki Gardenak zuzenean entzun nahi dituzu?

Datorren igandean, ekainak 16, EH Sukarra eta Izaki Gardenak taldeak Donostiako Victoria Eugenia Antzokian ariko dira 20:00etatik aurrera. GAZTEZULOn hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu izena ematen duzuenon artean. Ez aukera galdu!
EH Sukarra taldeak, 20 urteko ibilbidearen ostean, zortzigarren lana kaleratu du aurten, 'Uhinak' izenekoa. Izaki Gardenak, aldiz, talde gaztea da: iaz argitaratu zuten 'Itsasargiak' izeneko lehen lan txikia eta datorren udazkenean estudioan bilduko dira lehen lan luzea ekoizteko.
Bata zein bestea igoko dira datorren igandean Victoria Eugeniako eszenatokira. Punk-rock melodikoa eta hardcorea batetik, eta pop rock doinuak bestetik entzuteko aukera paregabea izango da. Lagun bat gonbidatu eta kontzertuaz gozatzera joan nahi izanez gero, bete beheko koadroa gazte!