Bukatuta
Dxusturi Teatroaren 'Konpota' antzezlana ikusi nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/dxusturi-teatroaren-konpota-antzezlana-ikusi-nahi-duzu/@@download/image/konpota_donosti_1425322353.jpg

Dxusturi Teatroaren 'Konpota' antzezlana ikusi nahi duzu?

Datorren ostegunean, martxoak 5, Dxusturi Teatroa konpainiak 'Konpota' antzezlana egingo du Lugaritz Kultur Etxean, 20:30etan. Donostia Kulturaren eskutik GAZTEZULOn 3 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. Zorte on!


Phillipe Gaulieren La compote de... bakarrizketaren euskarazko bertsioa da Konpota. Ironiaz, umore beltzez eta erreibindikazioz betetako emakume bufoientzat idatzitako testua, hain zuzen ere. Antton Lukuren itzulpen honi esker, lehen aldiz, Gaulierren lanaz gozatzeko aukera izango dugu Dxusturi Teatroa konpainiaren eskutik Donostian.

Aukera hau galdu nahi ez baduzu, ibili bizkor eta eman izena lehiaketan. Zorte on!