Bukatuta
DVD irakurgailu bat irabazi nahi? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/dvd-irakurgailu-bat-irabazi-nahi/@@download/image/ijoy.jpg

DVD irakurgailu bat irabazi nahi?

DVD irakurgailu bat irabazi nahi?
DVD irakurgailu bikaina zozkatuko dugu martxoan. Inolako galderarik erantzun gabe, gainera! Horren ordez, inauterietan egindako argazki bat bidali beharko diguzu. Zuk argazkia bidali eta GAZTEZULOk onena sarituko du. Ez da tratu txarra, ezta? Beraz, badakizu, ez izan nagia, alboratu lotsak eta hainbesteko grazia eragiten dizun argazki xelebre hori gaztezulo@gaztezulo.com helbidera bidali telefono zenbaki batekin batera, edo GAZTEZULO.COM atarian sareratu. Bidaltzeko azken eguna martxoaren 18a izango da.

Eta, bai, lagunak. Garazi Hach Embarek da hizkuntza eskola batean lan egiten duena. Erantzuna ez zen zaila, ezta? Gustura gaude jende askok hartu duelako parte. Imajinatu ere egingo ez genituzkeen txokoetatik ere jaso ditugu erantzunak. Pentsa, parte hartzaileen artean bada irlandarrik ere! Baina irabazle bakarra izan behar, eta  Zumarragako Antton Fernandez Lasa  izan da sariduna. Ondorioz, berak jaso du agindutako MP4 irakurgailu ederra.