Bukatuta
Cabaret Chihuahua antzezlanera gonbidatzen zaitugu! Euskalduna Jauregian bi saioetarako sarrerak ditugu, irailak 2 eta irailak 3. https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/cabaret-chihuahua-antzezlanera-gonbidatzen-zaitugu/@@download/image/cabaret chihuahua.jpg

Cabaret Chihuahua antzezlanera gonbidatzen zaitugu!

Euskalduna Jauregian bi saioetarako sarrerak ditugu, irailak 2 eta irailak 3.
Cabaret Chihuahua antzezlanera gonbidatzen zaitugu!

Iraileko lehen astebururako plan bila bazabiltza, adi! Bilboko Pabellón 6 aretoan duela lau urte sortutako Cabaret Chihuahua bueltan dator Bilbora, eta oraingo honetan Euskalduna Jauregian izango da ikusgai! GAZTEZULOk Cabaret Chihuahua antzezlana ikustera gonbidatzen zaitu irailak 2 eta irailak 3, larunbat edota igandean.

Saio bakoitzeko BI SARRERA BIKOITZ zozkatuko ditugu!

Gonbidapena: 2 sarrera BIKOITZ larunbateko saiorako, irailak 2 eta beste 2 sarrera BIKOITZ igandeko saiorako, irailak 3. Bi saioak Euskalduna Jauregian izango dira, larunbatekoa 22:30etan eta igandekoa berriz, 19:00etan.

Antzezlana: Cabaret Chihuahua

Aktoreak: Iñaki Maruri, Olatz Ganboa, Ugaitz Alegria, Diego Perez, Unai Izquierdo, Mitxel Santamarina, Irene Bau, Jon Casamayor eta Quique Gago.

Sinopsia: Cabaret Chihuahua musikal kritikoa da, ironikoa, euskomexikarra eta zombi xamarra krisi garaietarako. Munduaz bestaldetik datorren exorzismoa mundu honetako kontu txarrak uxatzeko.