Bukatuta
'Black is Beltza' nobela grafikoa eskuratu nahi? Parte hartu lehiaketan! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/black-is-beltza-nobela-grafikoa-eskuratu-nahi/@@download/image/Captura de pantalla 2018-11-05 a las 08.51.20.png

'Black is Beltza' nobela grafikoa eskuratu nahi?

Parte hartu lehiaketan!
'Black is Beltza' nobela grafikoa eskuratu nahi?
Fermin Muguruzaren Black is Beltza filmarekin gozatu baduzu, ezin duzu galdu filmaren making of-a kontatzen duen nobela grafiko ikusgarria! Parte hartu GAZTEZULOren lehiaketan, eta eskuratu opari ederra!
 
SINOPSI LABURRA
1965eko urrian gaude. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa,agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute
erraldoi beltzen parte-hartzea. Gertaera historiko horretatik abiatzen da Black is Beltza, erraldoi horietako bat garraiatzeko ardura zuen Manex pertsonaiaren larruan sartuta. Ezustekoz betetako bidaia luze batean murgilduko da Manex, 1960. hamarkada ulertzeko giltzarri diren hainbat gertaera bertatik bertara ezagutuz. Horren lekuko, Malcolm X-ren hilketak eragindako kale gatazkak, Warholen faktoriako atmosfera bizarroa, Black Pantherrek Kubako zerbitzu sekretuekin harilkatutako harremana, edo hippyen hastapenak, lehen musika jaialdi erraldoietako giro psikodelikoan.