Bukatuta
Bideo kamera digital hau zurea izan daiteke!

Zurea izan daiteke, bai, baldin eta ondorengo galderaren erantzun zuzena topatzen baduzu: Zer dio Alberto Iñurrategik arriskuari buruz? Arakatu aldizkaria edo gaztezulo.com eta bidali erantzuna gaztezulo@gaztezulo.com helbidera zure izen-abizenak eta kontakturako telefono zenbaki bat zehaztuta. Zozketan parte hartuko duzu eta, agian, kamera eramango duzu (zorroa opari). Momentu onenak (oporrak, parrandak, koadrilakoak tontoarena egiten... edo film labur baterako sekuentziak) grabatzeko aukera polita da, bizkor!