Bukatuta
Berri Txarrak Kobetamendin ikustera gonbidatzen zaitugu! BI SARRERA BIKOITZ zozkatuko ditugu; eskuratu zurea! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/berri-txarrak-kobetamendin-ikustera-gonbidatzen-zaitugu/@@download/image/207d2790-c1b9-4f51-a30f-39db28c1fb53.jpeg

Berri Txarrak Kobetamendin ikustera gonbidatzen zaitugu!

BI SARRERA BIKOITZ zozkatuko ditugu; eskuratu zurea!
Berri Txarrak Kobetamendin ikustera gonbidatzen zaitugu!

Dakizuenez, BERRI TXARRAK taldeak ezohiko kontzertua eskainiko du uztailaren 14ean Kobetamendin; rock taldearekin batera beste hainbat musikari izango dira, hala nola: Anari, Iñaki Altolagirre “Matxet” (Jousilouli, Anai-arrebak, Naizroxa, Sega Sound Killers), Broken Brothers Brass Band, Facu Díaz, Jurgi Ekiza (Willis Drummond, Ekiza, Era Batera), Ricky Falkner (Egon Soda, Love of Lesbian, Standstill), Aitor Gorosabel (Su ta Gar), Leire Iseo (Iseo & Dodosound), Toní Mejías (Los Chikos del Maíz, Riot Propaganda), Aritz Mendieta (Deabruak Teilatuetan), Karlos Osinaga "Txap" (Lisabö), Martí Perarnau (Mucho), Aiora Renteria (Zea Mays), David Ruiz (La M.O.D.A), Nerea Urbizu (Katamalo, Ene Kantak) eta Enrique Villareal "El drogas".

Gainera, aurretik, ez ohiko kontzertu horren aurretik Durangoko Azokako Ahotsenea guneak egitarau txiki bat antolatu du, eta bertan, 8 euskal talde arituko dira bi oholtza ezberdinetan 16:30etatik 20:30ak arte; 21:00 hasiko baita Berri Txarraken kontzertua. 

Euskal musikaren festa erraldoi hau galdu nahi ez baduzu, parte hartu GAZTEZULOren lehiaketan! BI SARRERA BIKOITZ zozkatuko ditugu... azkar ibili!