Bukatuta
Bartzelonan zaude eta Gose eta Anai Arrebak zuzenean ikusi nahi dituzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/bartzelonan-zaude-eta-gose-eta-anai-arrebak-zuzenean-ikusi-nahi-dituzu/@@download/image/gose1_1382524135.jpg

Bartzelonan zaude eta Gose eta Anai Arrebak zuzenean ikusi nahi dituzu?

Datorren ostiralean –urriak 25– abiatuko da Bartzelonan Euskal Etxeak hamaseigarrenez antolatzen duen EH Sona jaialdia. Abenduaren 5era bitarte euskal doinuek hartuko dute Kataluniako hiriburua eta Bide Ertzean taldea izanen da, besteak beste jaialdia estreinatuko duena. Passeig del Bornen izango da lehen kontzertua urriaren 25ean doan eta honi Gose eta Anai Arrebak taldeen zuzenekoak jarraituko dio urriaren 26an, larunbata.


Gose eta Anai Arrebak taldeen zuzenekoaz gozatzeko sarrerak salgai daude dagoeneko eta guk banako 4 sarrera ditugu zuen artean zozkatzeko. Aukera hau galdu nahi ez baduzu ibili bizkor eta eman izena! Sort!