Bukatuta
Bartzelonako Ahots Talka ekimenean egon nahi duzu?

Urriaren 25an abiatu zen Bartzelonan Euskal Etxeak hamaseigarrenez antolatzen duen EH Sona jaialdia eta abenduaren 5era bitarte euskal doinuek hartuko dute Kataluniako hiriburua. Azaroaren 29an, Euskal Herriko eta Kataluniako bat-batekotasun moderno eta tradizionalaren arteko elkarketa egiteko helburuarekin Ahots Talka ekimena izango da.
Arratsaldeko 19:00etan Gracia auzoko La Torna tabernan elkartu eta bertso-poteoa egingo dute inguruko tabernetan. Kontzertuak berriz, 21:00ean hasiko dira eta Iñaki Viñaspre, 121 kerw, Mireia Mena, Pulmon Beatbox eta Poker D'Asos musikariak ariko dira zuzenean. GAZTEZULOn banako lau sarrera ditugu zuen artean zozkatzeko. Ibili bizkor eta eman izena! Zorte on!
Info guztia: GAZTEZULOko agendan!