"Aurrera egin badugu: Jaizkibelen lagunekin solasean" dokumentalera gonbidatzen zaitugu!

Jaizkibel Konpainiak testuinguru bezala Alardearen afera hartuz, Euskal Herriko zenbait emakume esanguratsu omendu nahi izan ditu "Aurrera egin badugu: Jaizkibelen lagunekin solasean" dokumentalean. Julen Hernandez kazetariak zuzendutako elkarrizketaz osatutako dokumental honetan Jaizkibel Konpainiako egungo kapitaina den Oihana Etxebarrietak, Jaime Altuna konpainiako kideak, Itziar Ituño aktoreak, Kattalin Miner kazetari eta idazleak, Arantxa Urretabizkaia idazleak eta Garbiñe Biurrun epaileak parte hartu dute.
Dokumental hau Jaizkibel Konpainiak bi helbururekin atera du aurrera. Batetik, konpainiak gizartean parean dituen emakumeen ibilbidea omentzeko, eta bestetik dokumentalean azaltzen diren elkarrizketetatik zerbait ikasi ahal izateko, ondoren ikasitakoa, Hondarribiko aferan aplikatzeko.
Dokumentala ikusi nahi baduzu, parte hartu zozketan; GAZTEZULOn LAU SARRERA BIKOITZ zozkatuko ditugu martxoaren 9an Donostiako Principe zinema aretoan eskainiko den paserako!
NOIZ: Martxoak 9, asteartea.
NON: Principe zinema aretoa, Donostia
ORDUA: 17:00etan.