Bukatuta
Apirileko Ipod-a Eneko Malasetxeberriarentzat https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/apirileko-ipoda-eneko-malasetxeberriarentzat/@@download/image/eneko_malasetxeberria.jpg

Apirileko Ipod-a Eneko Malasetxeberriarentzat

Bai lagunak, bai. Amets Larrazak, Hesian taldeko abeslari jatorrak gauzatu zituen ametsak Lezoko teilatuetan, 2008ko Gazte Topagunean. Eta ez hori bakarrik, topagunearen abestiari ahotsa ere jarri zion Sakanako gazteak. Inoiz baino lagun gehiagok parte hartu duzue hilabete honetan, baina saria bakar batek jaso behar eta… Anbotoko Marik Eneko Malasetxeberria bilbotarrari ematea erabaki du. Hortxe duzue, pozik, oparia hartuta. Eskerrik asko guztiei eta ez etsi, zuen txanda ere iritsiko da eta. 

Maiatzean ere Ipod bat opari
Eta hauxe izan daiteke zure txanda. Zergatik? Bada, BilboMicro etxeari esker, maiatzean ere8 GB-ko edukiera duen beste Ipod zoragarri bat zozkatuko dugulako. Eta inolako galderarik erantzun gabe, gainera! Horren ordez honakoa egin beharko duzue: aste santuko oporretan egindako argazki bana bidali. Nahi duzuen modukoa, mendikoa, hondartzakoa nahiz etxeko logelan egindakoa. Ipod zoragarri bat argazki baten truke. Ez da tratu txarra, ezta? Bidali zuen mezuak, izen-abizenak eta telefono zenbakia jarrita, gaztezulo@gaztezulo.com helbidera. Mezuak bidaltzeko azken eguna: maiatzak 15.