Bukatuta
Anari zuzenean entzun nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/anari-zuzenean-entzun-nahi-duzu/@@download/image/anari_1395933282.jpg

Anari zuzenean entzun nahi duzu?

Apirilaren 4an, ostirala, Anarik kontzertua eskainiko du Donostiako Lugaritz kultur etxean, iluntzeko 21:00etan. Donostia Kulturari esker, bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu izena ematen duzuenen artean. Animatu!


Iragan abenduan kaleratu zuen Anarik zuzenekoez osaturiko Bidea eta denbora diskoa, eta berau aurkezteko kontzertuak eskaintzen ari da orain Mikel Abrego, Xabier Olazabal, Drake eta Borja Iglesias musikariak lagun dituela.

Datorren ostiralean, apirilak 4, Donostiara helduko da zuzeneko emanaldia eskaintzera, eta GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu beheko koadroa betetzen duzuenen artean. Zorte on!