Bukatuta
Anari eta Ruper Ordorikaren kontzertura joan nahi duzu?

Berria egunkariaren 10. urteurrenaren harira, Anari eta Ruper Ordorika musikariek kontzertua eskainiko dute ekainaren 7an, ostirala, Tuterako Number Sixty garagardotegian gaueko 22:30ean. GAZTEZULOk bi sarrera bikoitz ditu izena ematen duzuenon artean zozkatzeko, beraz, ez aukera galdu!
Berria egunkariak 10 urteko ditu ekainean, eta hamarkada bateko ibilbidea ospatzeko, kultura ardatz duen egitarau oparoa prestatu dute. Euskal Herri osoko herri eta hirietan antzerki emanaldiak, kontzertuak eta beste hainbat jarduera eskainiko dituzte maiatza eta ekainean, horietako bat, hain zuzen, Anariren eta Ruper Ordorikaren kontzertua.
Bi musikariak buru-belarri dabiltza nor bere lan berrienak aurkezten, eta Tuteran ere kontzertu bikaina eskainiko dute. Norbait gonbidatu eta musikaz gozatzera joan nahi baduzu, bete beheko koadroa eta zure datuak zozketa-zakuan sartuko ditugu. Erraza da, ez aukera galdu!