Bukatuta
'Aitarekin bidaian' obrarako sarrerak, Ahinitz Gerrikagoitiak eta Iker Casaresek etxeratu dituzte

Hika Teatroa taldearen obrak Donostia Hiria Antzerki Saria jaso du eta hilaren 27an, larunbata, 21:00etan, antzeztuko dute Victoria Eugenia antzokian. GAZTEZULOk bi lagunentzako bina sarrera zozketatu ditu. Zozketan parte hartzeko honako galderari erantzun beharra zegoen: Zer telesailetan ageri zen Jose Ramon Soroiz lehendakariaren larruan. Mezua bidali diguzuen guztiek asmatu duzue: 'Jaun eta jabe' da telesailaren izena. Ahinitz Gerrikagoitiak eta Iker Casaresek eskuratu dituzte sarrerak. Zorionak!