Bukatuta
Abenduko i-pod-a Zuriñe San Eduardorentzat

Agur esan diogu 2009ri eta bidali dituzuen argazkiei erreparatuta behintzat, ez dirudi urte txarra izan denik. Ipod bakarra genuen argazkiak bidali dituzuenen artean zozketatzeko eta zoriak Zuriñe San Eduardoren alde egin du. Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaitako argazkia bidali zigun Zuriñek, 20 urteko fisika ikaslea.