Bukatuta
'7AK BAT' komedia-satiriko-feminista ikusi nahi? (APIRILAK 21) Parte hartu zozketan! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/7ak-bat-komedia-satiriko-feminista-ikusi-nahi-apirilak-21/@@download/image/7akbat029_txikia.jpg

'7AK BAT' komedia-satiriko-feminista ikusi nahi? (APIRILAK 21)

Parte hartu zozketan!
'7AK BAT' komedia-satiriko-feminista ikusi nahi? (APIRILAK 21)

Oraindik Aste Santurako planik egin gabe? Lasai, GAZTEZULOk antzerkira gonbidatzen zaitu!

Apirilaren 21ean, igandea, Donostiako Antzoki Zaharrean ATX Teatroak 7AK BATkomedia-satiriko-feminista eskainiko du. Gizakiaren gaiztakeriaren inguruko komedia hau antzezlan garaikidea da, euskaraz eta publiko gazte-helduari zuzendua. Aiora Sedano, Miriam K Martxante eta Estibaliz Villa topatuko dituzue taula gainean.

"Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da?

2018an 200 urte bete dituen Mary Shelley-ren Victor Frankenstein eleberria inspirazio moduan hartuta, gure kulturako zazpi pekatu kapitalak hartu eta guztiekin gizaki berri bati bizia emango diogu, groteskoa, basatia, gupidagabekoa…
Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiarekin, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da."

EGUNA: Apirilak 21, igandea

ORDUA: 19:00.

LEKUA: Antzoki Zaharra, Donostia