Bukatuta
'7AK BAT' komedia-satiriko-feminista ikusi nahi? (APIRILAK 20) Parte hartu zozketan! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/7ak-bat-komedia-satiriko-feminista-ikusi-nahi-apirilak-20/@@download/image/7akbat029_txikia.jpg

'7AK BAT' komedia-satiriko-feminista ikusi nahi? (APIRILAK 20)

Parte hartu zozketan!
'7AK BAT' komedia-satiriko-feminista ikusi nahi? (APIRILAK 20)

Oraindik Aste Santurako planik egin gabe? Lasai, GAZTEZULOk antzerkira gonbidatzen zaitu!

Apirilaren 20ean, larunbata, Donostiako Antzoki Zaharrean ATX Teatroak 7AK BAT komedia-satiriko-feminista eskainiko du. Gizakiaren gaiztakeriaren inguruko komedia hau antzezlan garaikidea da, euskaraz eta publiko gazte-helduari zuzendua. Aiora Sedano, Miriam K Martxante eta Estibaliz Villa topatuko dituzue taula gainean.

"Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da?

2018an 200 urte bete dituen Mary Shelley-ren Victor Frankenstein eleberria inspirazio moduan hartuta, gure kulturako zazpi pekatu kapitalak hartu eta guztiekin gizaki berri bati bizia emango diogu, groteskoa, basatia, gupidagabekoa…
Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiarekin, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da."

EGUNA: Apirilak 20, larunbata

ORDUA: 20:00.

LEKUA: Antzoki Zaharra, Donostia