Bukatuta
'100m Karratu' antzezlana ikustera joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/100m-karratu-antzezlana-ikustera-joan-nahi-duzu/@@download/image/100m2_1407768727.jpg

'100m Karratu' antzezlana ikustera joan nahi duzu?

Abuztuaren 14tik 17ra bitarte ikusgai izango da, egunero 20:00etan '100m Karratu' antzezlana. Donostia Kulturaren eskutik, 4 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu estreinaldirako. Animatu eta parte hartu!


Iñake Irastorza, Ana Elordi eta Ramon Agirre aktoreen komedia da 100m Karratu. Sara pisu bila dabil eta azkenean gustokoa lortuko du prezio eta leku onean, baina badu zerbait gaizki datorkiona, bertako jabeak bertan bizi beharko du bere azken egunerarte. Etxearen jabeak 65 urte ditu eta bihotza oso ahuldua dauka, zigarroak etengabe erretzen ditu eta momenturo, gelditu gabe edaten du. Beraz panorama hau ikusita, Sarak pisua erostea erabakitzen du eta andrearen azken eguna noiz iritsiko zain geldituko da. Baina egun hori ez da iristen eta egoera larritzen joango da.

Abuztuaren 14an, osteguna, iluntzeko 20:00etan egingo dute lehen emanaldia. Lagun bat gonbidatu eta ikuskizunaz gozatu nahi baduzu, bete beheko koadroa zure datuekin. Zorte on!