Zer ikusi hura izan

Zer ikusi hura izan https://www.gaztezulo.eus/ilustrazioak/zer-ikusi-hura-izan/@@download/image/ebmaiatza.jpg
2017/05/30
ilustrazioa

Testua: Beñat Gaztelumendi
Ilustrazioa: Unai Gaztelumendi

Zer ikusi hura izan

Telebistan garena ikusten dugula esan ziguten noizbait; leiho bat dela gure egunerokoa munduari erakusteko. Baina, batzuetan, garena ikusteaz gain ikusten duguna ere bagara: telebistak ere eraikitzen gaitu. Telebista izan zitekeen hezitzailea, izan zitekeen sakona, izan zitekeen eraldatzailea, izan zitekeen kritikoa...

Baina telebista ar harroen eta ahotsik gabeko emeen erakusleiho bilakatu zen; errealitatea erakutsi baino eraiki egiten duen kutxa. Eta kritikatzen ditugu Gu ta Gutarrak eta abarrak, Hego Euskal Herriko etxe gehienetan Telecinco piztua dagoen bitartean.