ZAMAK ETA POZAK

ZAMAK ETA POZAK https://www.gaztezulo.eus/ilustrazioak/zamak-eta-pozak/@@download/image/ILUSTRAZIOA_Irune_Agirrezabalaga.jpg
2018/02/02

 

Testua: Zuriñe Maguregi @zmaguregi

Ilustrazioa: Irune Agirrezabala @caramelo.dementa

ZAMAK ETA POZAK

Urte bat hasi eta beste bat itxi. Ohiturak eta asmoak berritzeko unea iritsi da, baita armairu eta kutxa ezkutuetan pilatutako trasteak ateratzeko garaia ere. Kaixo eta agur.

Urtez urte, hamarkadaz hamarkada, hainbat gauza utzi ditugu atzean: lekuak, egoerak, ohiturak (txarrak zein onak) eta baita pertsonak (txarrak zein onak) ere. Eta utzitako gauza guzti horien emaitza omen gara egun.

Langak gainditu, zikloak itxi. Berdin du bizi-lerroa borobila zein zuzena irudikatu, zamak eta pozak, maitatutakoak zein gorrotatutakoak barkatu, askatu eta alde egiten utzi behar ditugu. Garraztasunik gabe. Inork ez zigun esan egungo pertsonak betiko ondoan izango genituela, egungo ohiturak sekulako mantendu beharko ditugula ere.

Izan ausart, ebaki garbi bat nahiko da hari ikusezinaz askatzeko. Hutsaren sentsazioa askatasuna bilakatuko da. Tira, ez izan kakati, zertarako tematu aspaldi gozarazten ez zaituzten horiek zurekin mantentzen? Pausoz pauso: barkatu, askatu eta alde egiten utzi...

Eta orain, esku hutsik, esperientzia berriei heltzeko unea iritsi da. Urduri? Bertigo puntu bat zilborrondoan? Datozen hilabeteetan iritsiko diren bizipenek zulo-estaltzaile lanak egingo dituzte.

Gailur ezak azalduko digu zer egin.