GAIZKI ESANAK BARKATU, ONDO ESANAK GOGOAN HARTU

GAIZKI ESANAK BARKATU, ONDO ESANAK GOGOAN HARTU https://www.gaztezulo.eus/ilustrazioak/gaizki-esanak-barkatu-ondo-esanak-gogoan-hartu/@@download/image/gaztezulo_ESERA BERRIAK_gaztelumendi.jpg
2018/05/07

Testua: Beñat Gaztelumendi
Ilustrazioa: Unai Gaztelumendi

GAIZKI  ESANAK BARKATU, ONDO ESANAK GOGOAN HARTU

“Hauxe da despedidea” adiskideok; dabilen harriari goroldiorik ez zaio egiten eta guk ere mugitzea erabaki dugu. Atera ditugu esaera zaharrak apalategiko amaraunetatik eta sare berriak josi dizkiegu gaurko munduarekin. Urrutiko intxaurrak hamalau ziren lehen, eta hamalaugarrenari oskola kentzerako ikasi dugu hitzik lauenari ere koskak ateratzen.

“Gaizkia”, “ongia” eta “barkamena” kontzeptuei intzentsu usaina hartzen badiezue, lasai; esaera zaharrak berri izan ziren hasieran, eta ahotik ahorako ibilian galdu dira asko, eta badira erabiltzearen erabiltzez maiztu direnak ere. Hitzak ez dira harrizko, ordea: hartu buztina bezala; moldatu, hautsi, desegin eta eraiki berriro: aldatu esaera zaharrei esanahia eta segi esaera berriak asmatzen.