EZKONGAIETAN BERO, KONTUAK GERO

EZKONGAIETAN BERO, KONTUAK GERO https://www.gaztezulo.eus/ilustrazioak/ezkongaietan-bero-kontuak-gero/@@download/image/esaeraBerriak188.jpg
2017/10/31

Testua: Beñat Gaztelumendi
Ilustrazioa: Unai Gaztelumendi

EZKONGAIETAN  BERO, KONTUAK  GERO

Itsua omen da maitasuna, eta, itsua izateaz gain, gorra ere bada batzuetan. Bihotz taupadak azkartzen hasten direnean patrikan sartzen ditugu eskuak, patrikan begiak eta patrikan belarriak, eta ohartzerako norbaiten azpian jartzen gara edo, zehatzago
esanda, norbait jartzen da gure gainean, eta ez dago hortik jaitsiko duen hitz goxorik edo azalpenik; behin gainean jarri denak ez baitu azpira joan nahi izango, ez baitigu berriro parez pare begiratuko. Gure arbasoek ere zerbatiengatik esaten ziguten: “Ezkongaietan bero, kontuak gero”.