AZKAR ETA ONDO USOAK HEGAN

AZKAR ETA ONDO USOAK HEGAN https://www.gaztezulo.eus/ilustrazioak/azkar-eta-ondo-usoak-hegan/@@download/image/ESAERA_BERRIAK_usoak hegan.jpg
2017/04/21
ilustrazioa

Testua: Beñat Gaztelumendi / Ilustrazioa: Unai Gaztelumendi

AZKAR ETA ONDO  USOAK HEGAN

“Hegoak ebaki banizkio neria izango zen” idatzi zuen Artzek eta “egoak ebaki banizkio neria izango zen” kantatzen dugu posmodernook, baina ornitologian gero eta adituago bilakatzen ari gara euskaldunok. Bidasoaren alde batean agintzen dutenak eztabaida sutsuan dabiltza ea PP-ko hegaztia ze lumajerekin loratuko ote den udaberrian: kaioa edo txenada ote den alegia.

Eta Bidasoaren beste aldeko oilarrari ere harrotu eta harritu egin zaio kalparra: atzaparrak zorroztuta dabil Frente Nazionala eta erroak urratuta ezkerra. Eta guk udazkeneko ehiztarien gisan begiratzen diegu ia laino artean igarotzen direnei, gurekiko diogula azkar eta ondo, usoek egiten dutela hegan.”