Aurreak erakusten du atzeak nola kantatu

Aurreak erakusten du atzeak nola kantatu https://www.gaztezulo.eus/ilustrazioak/aurreak-erakusten-du-atzeak-nola-kantatu/@@download/image/ESAERA_BERRIAK.jpg
2017/04/04
umore-tira

Testua: Beñat Gaztelumendi / Ilustrazioa: Unai Gaztelumendi

Aurreak erakusten du atzeak nola kantatu

Bukaeratik hasten da bertsolaria: azkeneko arrazoia pentsatzen du lehenengo, eta horraino iritsi arteko bidea uneari dagokio, testuinguruari, egunari. Eta bete gabeko hutsune horrek eragindako ikararekin abiatuko da mikrofonora. Hastea zailagoa baita batzuetan, bukatzea baino. Halakoetan bereziki estimatzen zuen Jon Azpillaga ondoan zuenak, bizkarrean kolpea eman eta bera hurbiltzen baitzen mikrofonora lehenengo. Bakoitzak egiten du bere bidea, baina batzuetan bide desberdinek topo egiten dute plaza berean. Eta topaleku horietan, hari gainean dagoen bertsolariaren arnasa lasaituko lukeen esaldiak oihartzuna egiten du oraindik: “Hasi Azpillaga”.