ALFERRAK BETI LANEZ BETERIK

ALFERRAK BETI LANEZ BETERIK https://www.gaztezulo.eus/ilustrazioak/alferrak-beti-lanez-beterik/@@download/image/ESAERA_BERRIAK_Alferrak beti lanez beterik.jpg
2017/10/11

Testua: Beñat Gaztelumendi
Ilustrazioa: Unai Gaztelumendi

ALFERRAK BETI LANEZ BETERIK

Udak nekatu egin zaitu. Lagunarteko zurito freskoek estresatu egin zintuzten; kuadrillarekin mendira egindako ibilaldi epikoak ito egin zintuen; herriko jaietako txosnetako egunsentiek begiak erre zizkizuten; Mediterraneoko hondartzetan eguzkipean hartutako frijitualdiek agujetak utzi dizkizute; Tourra ikusiz sofan egindako lau orduko etzanaldiek kalanbreak eragin dizkizute; ohetik eguerdiko hamabietan jaikitzeak lo faltan utzi zaituzte. Eta orain badator iraila, bere iratzargailuekin, bere ordutegiekin, bere master amaierako lanekin, bere goizeroko kafeekin, bere arauekin eta bere eguraldi freskatuekin. Eta esnatzetik jaikitzera dagoen eguneroko parentesi horretan zure barruko ahots batek halaxe esaten dizu: “alferrak beti lanez beterik”.