Lau ordutan 157 aldiz ukitu zituzten esperimentu honetan parte hartu zuten hiru emakumeak, orduko 40 aldiz, eta noski, beren baimenik gabe. Schweppes edari markak kontzientziazio kanpaina abiatu du Brasilen, gauean herrialdean emakumeek jasaten duten sexu jazarpena salatzeko; hala, sentsorez egindako soinekoa jarri zieten hiru emakumeri, zenbat aldiz eta non ukitzen zituzten ikustarazteko. Emaitza beldurgarria da. Eta zuri, gertatu zaizu?
Zenbat ukitzen dute emakume bat baimenik gabe?
2018/05/22