Eskean Kristö  taldea bueltan da, eta Beste belaze batzuen gozoan izenburua du azaroan argitaratuko duen diskoak. Hain zuzen, Zaldiak negarrez abestiaren esaldi batetik aterata dago izenburua; hemen duzue kantu horren bideoklipa. Ea zer iruditzen zaizuen! Adi, taldeak azaroaren 9an Igorreko Kiñu gaztetxean egingo du diskoaren lehen zuzeneko aurkezpena, eta abenduaren 20an Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko ditu kantu berriak.

'Zaldiak negarrez', Eskean Kristö

2018/10/16