Bi artistek aitortu dute denbora asko zeramatela elkarrekin abestu nahian. Desioa azkenik abesti egin da, eta euskaraz gainera. Xabi Bandiniren bakarkako azken laneko Zalantza eta egia inoiz entzun ez bezala aurkezten digute, bi ahotsetara, artista nafarrek. Chica Sobresalto eta Xabi Bandinieren ahots sentikorrekin batera gainera, Iñigo Chalezquer zuzendaria ere lanean aritu da bideoklipa guztioi eskaintzeko, baita Leire de Esteban arte zuzendaria ere. Horiekin batera, abestiari beste ikuspegi bat emanez ordkestra bat eta Zura quartet gehietzen dira abestira, Gorka Pastor konposatzailearen esanetara


Musikaren sektorearentzat urte zaila izan arren, Xabi Bandinik kalitatezko lanen aldeko apustua egin du: "egoera kultural txarra bizi dugu eta oinak lurrean jartzea dagokigula uste dut. Baina aurrera jarraitzea lortuko dugu esku gehiago batuz, horrela bakarrik saihestuko dugu mareak arrastaka eramatea ". Gozatu lan zaindu honetaz bada! 

Xabi Bandini eta Chica Sobresalto - "Zalantza eta egia"

2020/11/30