Reggaean Hegan Vendetta taldearen azken bideoklipa da. Datorren abenduaren 28an eszenatokioak utziko ditu Atarrabian izango den kontzertu berezi batean. Bideoklip berri honekin, taldeak agur esaten die jarraitzaileei, 10 urteren ondoren eta 5 diskorekin bizkarrean: " Gure kontzertuez gozatu duen orori, famili hau handitzen lagundu dutenei, eta zati aktiboa eta ezinbestekoa izan diren guztiei maitasunez beteriko agur bat da bideoklip hau. Bizipen ahaztezineko hamarkada bat izan da. Kantuak dioen bezala “AGUR BIHOTZEKO”. Bihotzez eta betirako eskerrez beterik jasotako bero guztiagatik Vendettak agur esaten du. Beti arte lagunak".

Vendetta: 'Reggaean Hegan' (Agur)

2018/10/30