Bideoklip berria kaleratu du Urtz taldeak, 'Zabaldu ateak' diskoa aurkezten jarraitzen duen bitartean.  Urtz taldea 1988an sortu zen Pasaian (Gipuzkoa), eta, bere heavy, rock eta pop doinuei esker, arrakasta handia lortu zuen. Bost disko (Ekaitzaren garrasia, 1992; Hautsa astinduz, 1994; Hain urrun, 1996; Lur gazian ametsak ereinez, 1998; eta Aingeru, 2001) kaleratu ostean, zuzeneko emanaldi batekin esan zuten agur 2003an. Gau hartan gertatutakoa Azken eguna zuzenean CD+DVDan geratu zen jasota. Halere, 2013an, berriro elkartu ziren Astiro diskoa argitaratzeko.  Xabier Camarerok, taldeko abeslariak eta gidariak, banda berria osatu du, eta besapean disko berria, zortzigarrena, hartuta datoz orain: Zabaldu ateak.

Urtz- 'Eguzkitan Bero' bideoklip berria!

2019/09/10