Bizi dugun egoeragatik ez badirudi ere, ostirala da eta hori ospatu beharra dago. Izan ere, jarrera positibo apur batek ez dio inori kalterik egiten. Bada hori da Unai Etxebarria musikariaren “Musu bat” abestiak helaraziko dizuna. Izen bereko argitaratu duen lanaren singletako bat da eta ziur irribarre bat aterako dizula bere erritmo alai eta letra baikorrarekin.
“Musu bat” diskoari dagokionez, folk-rock estiloan jarduten duten 9 abestiz dago osatua. Amodiozko letrak eta kritika soziala uztartzen ditu, eta diskoan hainbat instrumentu entzun daitezke, nahiz eta ahotsa den lanaren protagonista. Etxebarriaren bigarren lana berak konposatu, nahastu eta ekoiztu du. Eman entzunaldi bat eta asteburu on!