Konfinamendu garaian sortutako pieza honekin datorkigu laukotea, taldearen esanetan: "Hormak Apurtzea konfinamendu garaian konposatu eta idatzi genuen. Kanta honekin, irudimenari esker fisikoki egon ezin garen lekuetan egoteko aukera aldarrikatzen dugu. Hori izan baita momentu askotan, lau horma artetik irtetzeko aukera bakarra."

Ezarritako segurtasun eta higiene neurriak jarraituz egin da grabaketa Haritz Harreguy-ren eskutiketa horren testigu egin nahi izan gaituzte bideo honen bidez. Gozatu eta hormak apur ditzagun!

SUA - "Hormak Apurtzea"

2020/06/15